PAINTBALLAREN BILAKAERA
Paintballa sortu zenetik poliki-poliki garatzen joan zen eta aire libreko lehen zelaia 1982an inauguratu zen New York-eko Rochesterren.
*1983an NSG (National Survival Game) sortu zen, eta, era berean, PML lantegia, paintballeko produktuak egin eta banatzeko.
*1984an Australian hasi zen painballa Skirmish Games izenarekin eta Buffalon, N.Y., paintballeko lehen zelai estalia sortu zen.
*1985ean paintballa Inglaterrara heldu eta bertako lehen zelaia sortu zuten.
*1988an paintballeko nazioarteko jokalarien elkartea sortu zuten, IPPA (International Paintball Players Association) izenekoa, irabazi asmorik gabeko elkartea, eta helburutzat paintballaren hezkuntza, zabalkuntza eta segurtasuna zuen.
*1992-1993 urteetan sortu ziren lehenengo ligak. Horien artean aipagarriena Amerika Estatu Batuetako NPPL (Liga Nacional de Paintball Profesional) da.
Gaur egun, paintballa munduak gorakadarik handiena duen kirola da, norgehiagoka asko jokatzen dira: eskualdeko ligak, liga nazionalak, munduko txapelketak eta abar.
Jaizkiball Aventura S.L. (Gipuzkoa).
Informazioa eta erreserba telefonoa: 647 92 92 12
posta elektronikoaren bidez:reservas@jaizkiball.com