PAINTBALLAREN IRAKASPENAK
SEGURTASUN NEURRIAK
Jokatu ahal izateko segurtasun neurri eta arau batzuk bete beharko dituzu, joko zelaian. Jokalariek beti erabili beharko dute maskara, markatzailea errespetatu, ikasi segurtasun neurriak pertsona bezala zaintzeko, ez ezik, besteak babesteko ere badirela.
NORBERAREN ERANTZUKIZUNAK
Akats bat izanez gero, jakin behar duzu inoren errua ez dela izan, paintballean hori onartzen da eta zuzentzen ahalegindu behar da, jokalariek ikasten dute egiten dutenak edo ez dutenak jokoan eragin zuzena duela.
LANA TALDEAN
Espezie gisa, gizakioi zail egiten zaigu laguntza eskatzea, harrokeriagatik, lotsagatik, nahikeriagatik edo besterik gabe, ez dakigulako noiz eta nola eskatu; ez gara isolaturik bizi, eta gizakiak zenbat eta lehenago ohartu egunen batean norbaiten beharra izango duela, orduan eta hobeto. Paintballean ikasten da baten laguntzak askotarako balio duela, talde bateko kide izaten ohitzea eta ikastea eta elkarrekin helburu bat lortzen laguntzea oinarri-oinarrizko irakaspena da pertsona ororen bizitzarako.
BANAKO AHALEGINA
Jokalarien beldurra akatsik ez egitea da, hor, zelaian, bakarrik bait daude, ezkutuan, inork ikus ez ditzan. Kemen eta adore handia behar da ezkutalekutik atera eta egoerari aurre egiteko. Ez duzu beti norbaiten babesa izango eta kasu horretan jakin egin behar da inoren laguntzarik gabe arazoak konpontzen eta aurrera egiten.
PORROTA ONARTU
Batzuetan lanak ez dizu saririk emango. Paintballean dena ondo egin dezakezu, baina ez irabazi. Paintballak erakusten dizu beti dagoela beste aukeraren bat, “joko gehiago” eta, agian, hurrengoa irabaziko duzu. Ez duzu beti irabaziko, baina galtzen diren jokoetatik ere ikasi egiten dela jakingo duzu eta ez dituzu porrotzat hartu behar. Jokatzeko grina ohi irabaztekoari gailentzen zaio, eta, zalantzarik gabe hori da joko-giroa. Jokalariak azkar ohartzen dira benetako erronka ez dela irabaztea, jokalari gisa norbere burua hobetzea baizik.
ARAZOAK KONPONDU ETA ERABAKIAK HARTU
Joko bat hasten den bakoitzean egoera ezberdinei aurre egin beharko diezu. Paintballak irakatsiko dizu zure alde ez dauden egoerak zuzentzen. Era batean jokatu eta arrakasta lortzen baduzu, bejondaizula!. Akatsen bat egiten baduzu, pintura-orbana izango duzu soinean. Batzuetan arriskuak hartzea merezi du, baina erabakia hartu aurretik ia beti izan beharko dituzu kontuan alde onak eta txarrak. Paintballa ariketarik onena da gazte bati erakusteko noiz den pentsatzeko garaia eta noiz arriskuak hartzekoa. Okerreko erabakia hartuz gero, zeure estimuak bakarrik hartuko du mina.
DENOK BERDINAK GARA
Inork ez du inoren antzik. Bakarrak eta errepikaezinak gara, baina horregatik inork ez du inolako abantailarik. Ez dago besteak baino arraza, sexu, adin, lanbide edo sinesmen politiko edo erlijioso hoberik. Bolak ez dira baztertzaileak, jotzen dutena jotzen dutela, arraza, sinesmena edo kultura edozein delarik ere, lehertu egiten dira.
PAINTBALLAK EZ DU PERTSONEN ARTEKO INDARKERIA BULTZATZEN
Psikologoek honela kontsideratzen dute paintballa: Egunero zereginetako tentsioak, kezkak eta estresa bideratzeko bide aparta. Indarkeriarako joera? Gezur hutsa. Paintballean jokatu ondoren, bainu bero bat, ohea eta burkoa dituzu buruan.
Jokoak haurtzaroko zenbait jolas dakarzkigu burura: indioak eta bakeroak, lapurrak eta poliziak…
Jaizkiball Aventura S.L. (Gipuzkoa).
Informazioa eta erreserba telefonoa: 647 92 92 12
posta elektronikoaren bidez:reservas@jaizkiball.com