PAINTBALLEKO JOKOAK

Era askotan eta askotan jokatzen da paintballean. Helburua egunean zehar egiten diren jokoetan ahalik eta puntu gehien lortzea da. Jokoak era askotakoak dira eta iraupena 7 eta 20 minutu bitartekoa da. Segidan hiru joko deskribatuko ditugu:

ERDIKO BANDERA

Bandera bat jartzen da partaideen kanpamentuetatik distantzia jakin batera. Taldeek kanpamentuetatik atera behar dute bandera bila joateko. Bidean elkarren aurka jardun beharko dute eta jokalari markatuak gune neutralera joan beharko du, markatzailea buruaren gainetik duela, epaileak puntuazioa har dezan; ondoren, kanpamentura joan eta berriro jokatzen hasiko da. Jokoa talde batek bandera lortzen duenean eta bere kanpamentura eramatean bukatuko da, edo markatutako denbora bukatzen denean.

Puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du jokoa, kontuan hartuta jokatzen hasi baino lehen jokalariei emandako puntuazioa.

 

BANDERA HARRAPAKETA

Talde bakoitzak kanpamentuko toki agerian izango du bandera, eta jokoa da beste taldearen bandera hartu eta norbere kanpamentura eramatea. Jokoan zehar, bandera daramala jokalaria markatzen badute, horrek ezin izango dio taldekide bati eman, markatu duten tokian, agerian, utzi beharko du baizik.

 

Jokoa aurkako bandera norberaren kanpamentura eramatean edo eta denbora betetzen denean bukatuko da.

 

 

ALTXORRAREN BILA

Zelaiko puntu edo gune batzuetan gauza baliotsuak jartzen dira eta jokalarien kanpamentuetatik distantzia jakin batera, kutxa edo kaxa bat banatzen diren objetuak uzteko. Jokalariak saiatuko dira kutxa eta objetuak hartzen kanpamentura eramateko, kutxa duen taldeak bakarrik jaso ahal izango ditu objektuak. Beste taldeak saiatu beharko du kutxa kentzen eta bere kanpamentura eramaten.

 

Jokoa irabaziko du denbora jakin batean puntu gehien lortzen dituen taldeak edo talderen batek helburua lortzen duenean.

Jaizkiball Aventura S.L. (Gipuzkoa).
Informazioa eta erreserba telefonoa: 647 92 92 12
posta elektronikoaren bidez:
reservas@jaizkiball.com